lunes, 11 de marzo de 2013

Raimundo Sarriegiren heriotzaren lehengo mendeurrena/ Centenario de la muerte de Raimundo Sarriegi

Raimundo Sarriegi
2013. urte honetan ehun urte betetzen dira Marcha de San Sebastián, festara, illun abarra, beti maite... eta beste batzuk sortu zituen Raimundo Sarriegi musikagile donostiarra hil zenetik. Gure abesbatzak ia 25 urte  daramatza martxoan Donostiako alde zaharrera joaten eta, bertan, ingurutik dabiltzan pertsonak pozteko euskal folkloreko kantak abesten. Donostiara heldu bezain laster, abesbatzak lehenbizi Raimundo Sarriegi-ren bustoari abesten dio, bere izena duen plazan, eta gero Donostiako alde zaharreko kaleetan zehar ibiltzen da kantatzen. Eguerdian autobusa hartu eta Orioko Satxota sagardotegira joaten gara. Urtero abesbatza entzutera joaten diren pertsonak aurkitzen ditugu han.
Martxoaren 16an, larunbatean, eguerdiko 12ak inguruan Donostian ikusiko dugu elkar.
Aupa Sarriegi!"

Este año, 2013, se cumple en primer centenario de la Muerte de Raimundo Sarriegi compositor donostiarra creador de la Marcha de San Sebastián, festara, illun abarra, beti maite... entre otras. Nuestro coro lleva casi 25 años yendo en el mes de marzo a la parte vieja de Donostia, donde canta canciones diversas del folklore vasco para regoziijo de los que allí se encuentran. Lo primero que el coro hace cuando lleaga Donosti es cantar al busto de Raimundo Sarriegi, en la plaza de su nombre, para continuar por diversas calles de la parte vieja de Donosti. Al mediodia se vuelve al bus que nos lleva a la sidreria Satxota de Orio. Allí nos juntamos con personas que todos los años repiten para escuchar al coro
El próximo día 16 de marzo, sábado, hacia las 12 del mediodía nos vemos en Donosti.
Aupa Sarriegi!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iruzkina / Deja aquí tu comentario: