martes, 27 de marzo de 2012

ELIZA-KONTZERTUAK ETA OMENALDIA JUAN JOSE GAINZARI / CONCIERTOS SACROS Y HOMENAJE A JUAN JOSE GAINZA

BIOTZ ALAI abesbatzak ohiko eliza-kontzertuak emango ditu apirilaren 3 eta 4an; lehenengoa Bilbon, Aita Jesuiten Egoitza Elizan, eta apirilaren 4koa Algortan, San Nikolas elizan. Bi kontzertuak 20:00etan hasiko dira.

Abesbatzarekin batera, Pedro Guallar izango dugu, kontzertista eta organo-maisua, eta J.S. Bachen (1685-1750) hainbat preludio interpretatuko ditu.

Biotz Alaik Luigi Cherubiniren (1760-1842) re minorreko Requiema joko du. Konpositore italiarrak 1836an idatzi zuen obra hau eta, Parisko kontserbatorioko zuzendaria izanik, Arriagaren kontrapuntuko irakaslea izan zen. 2008. urtean, Biotz Alaik, Easo abesbatzak, Araba abesbatzak eta Voces de Navarrak interpretatu zuten Requiem hau Euskalduna Jauregian, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera.

Apirilaren 4an, San Nikolasen izango den kontzertua baino ordu erdi lehenago, omenaldia egingo zaio Juan José Gainzari. Horretarako, plaka bat jarriko da elizpean, parrokia horretako zuzendari eta organo-jole gisa eman zituen 45 urteen oroigarri, bihotz eta arima utzi baitzituen parrokiaren musika-beharrak asetzeko. Halaber, Gainza Biotz Alai abesbatzako zuzendaria izan zen 22 urtez. Abesbatzako lehenengo zuzendaria izandako Manuel Gainza Plazaolaren semea zen. Biotz Alaik sustatu duen omenaldi honek San Nikolas parrokiaren babesa eta Getxoko Udalaren laguntza izan ditu. Udalaren kasuan Imanol Landa alkatea egongo da ekitaldian ordezkari gisa.


El coro BIOTZ ALAI ofrecerá los días 3 y 4 de abril los tradicionales conciertos sacros de estas fechas, en Bilbao el primero, en la Iglesia Residencia de los PP. Jesuitas y el dia 4 en la iglesia de San Nicolás, de Algorta. Ambos conciertos darán comienzo a las 20 horas.

El coro estará acompañado por Pedro Guallar, concertista y maestro de órgano, que interpretará varios preludios de J.S. Bach ( 1685-1750).

El Biotz Alai ofrecerá el Réquiem en re menor de Luigi Cherubini (1760-1842) compositor italiano que escribió esta obra en 1836 y siendo Director del Conservatorio de París, fue profesor de contrapunto de Arriaga. Este Réquiem fue interpretado por el Biotz Alai, junto al coro Easo, el coro Araba y Voces de Navarra en el Palacio Euskalduna junto a la Orquesta Sinfónica de Bilbao en 2008.

El dia 4 de abril, media hora antes del concierto en San Nicolás, se llevará a cabo un homenaje al Maestro Juan José Gainza, colocando en el pórtico de la iglesia una placa que recuerda los 45 años que fue organista y director coral de esa parroquia, con una dedicación absoluta a las necesidades musicales de la misma. Gainza fue también director del coro Biotz Alai durante 22 años. Era hijo del primer director del coro D. Manuel Gainza Plazaola. Este homenaje que ha sido promovido por el Biotz Alai contó enseguida con el apoyo de la Parroquia de San Nicolás y la adhesión del Ayuntamiento de Getxo, que estrá representado en este acto por su Alcalde Imanol Landa.

lunes, 5 de marzo de 2012

Koroa Donosti eta Orion


Pasa den larunbatean, hilak 3, gure koroak Donostiako alde zaharretik jardun zuen gure kantak eskaintzen, kaleetatik ibiltzen zen jende guztiari, aurten txistulari eta guzti. Koroak 22 urte jarraian egiten du pasa den larunbateko jarduera data hauetatik, Satxota sagardotegira jatera joaten hasi ginenetik, (Zizurkilen zegoen hasieran, urte batzuk geroxeago Orion, gaur egun dagoen lekuan)
Denetarik esaten digute urtero: "eskerrik asko Donosti aldera etortzeagatik, nahiz eta Bizkaitarrak izan; orain dela urte batzuk carta bat bidali nuen El Correo-ra zuei eskerrak ematen..." esan zigun emakume batek.
Hemen itsatsita argazki batzuk...
Koldo

Koroa alde zaharretik

Alde Zaharreko elizaren aurrean...

Sagardotegian

Sagardotegian

viernes, 2 de marzo de 2012

Kontzertua martoxak 2 / Concierto 2 de marzo 2012

Basilica de Santa María de Portugalete, 20:00