martes, 2 de marzo de 2010

Haitiren aldeko kontzertu arrakastatsuak / Gran éxito de los conciertos pro-Haití

Biotz Alai eta Ondarreta abesbatzek otsailaren 12an eta 13an Romon eta Algortan emandako kontzertuek arrakasta handia izan zuten; bi elizak bete ziren eta dirutza polita bildu zen Haitira bidaltzeko, horixe baitzen emanaldien xedea, urtarrilean jasandako lurrikara zorigaiztoaren ostean.
Bi kontzertuetan kartazalak banatu ziren jendeak, amaieran, dirua emateko, eta guztira 11.200 euro bildu ziren. Caritaseko Bilboko zuzendari Mikel Ruizi eman zitzaizkion kartazalak Getxoko udaletxeko batzar aretoan, Imanol Landa alkatearen aurrean.
Eskerrik asko Biotz Alai eta Ondarreta abesbatzen izenean, abeslari, bazkide eta jarraitzaileei, xede horretarako emandakoarengatik, eta Udalari, kontzertuetarako azpiegitura, besteak beste, kartelak, eskuko egitarauak, megafonia, jartzeagatik


Los conciertos que el Coro Biotz Alai y la Coral Ondarreta celebraron los pasados dias 12 y 13 de febrero en Romo y Algorta, consiguieron un clamoroso éxito de público, encontrándose llenas las dos iglesias donde se celebraron y consiguiendo una importantísima recaudación para el fin que se destinaba los conciertos, que no era otro que la ayuda a Haití, tras la desgracia del terremoto sufrido en el mes de enero.
En ambos conciertos se facilitaron sobres para que la gente pudiera entregar sus donativos al finalizar los mismos y se consiguió un total una recaudación de 11.200 euros, que fueron entregadas al director de Cáritas de Bilbao, Mikel Ruiz en el salón de plenos del Ayuntamiento getxotarra, en presencia del Alcalde Imanol Landa.
El Biotz Alai y Ondarreta agradecen a todos sus coralistas, socios y seguidores, las aportaciones a esta causa y al Ayuntamiento que aportó la infraestructura de los conciertos, como carteles, programas de mano, megafonía, etc.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iruzkina / Deja aquí tu comentario: