jueves, 8 de diciembre de 2011
Biotz-Alai-k Jesus Guridi omenduko du bazkideentzako XLIII. kontzertuan / El Coro homenajea a Jesús Guridi en su XLIII concierto de socios
Biotz Alai abesbatzak larunbatean, abenduaren 17an, egingo du 20:00etan Algortako San Nikolas elizan bazkideentzako ohiko kontzertua. Aurtengo kontzertua XLIII.a izango da eta oraingoan lan ugariena duen euskal konpositorea omenduko du: Jesús de Guridi. Izan ere, urte honetan berrogeita hamar urte igaro dira Guridi hil zenetik. Biotz Alai abesbatzarekin batera izango da kontzertua ematen Jatorki abesbatza; biek eskainiko dute Guridi maisuaren errepertorioa aintzat hartzen duen programa. Anfitrioi lanak egingo dituen abesbatzak Guridiren 7 lan txiki estreinatuko ditu kontzertu honetan, eta bere errepertorioko beste lan tradizional batzuekin osatuko du programaren bigarren zatia.
Konpositorearen omenaldiari dagokionez, kontzertuan egongo den konpositore gasteiztarraren alabari, Julia Guridi Ispizua andreari, plaka bat emango zaio.
Jesús Guridi Gasteizen jaio zen 1886. urtean eta Madrilen hil zen 1961n. Organo-kontzertista bikaina izan zen, baita kontserbatorioko zuzendari eta konpositore liluragarria ere. Honakoak konposatu zituen: 2 opera; 12 zarzuela; piano, organo eta orkestrarako lan ugari, eta abesbatza misto eta ahots baxuez osatutako abesbatzetarako hamaika melodia.
Seguruena, lan ugariena egin zuen euskal konpositorea da, eta bere lana mundu osoan ezagutzen da.
Kontzertu honetan, gainera, Biotz Alai abesbatzak Ohorezko Bazkide izendatuko du eta abesbatzaren Urrezko Bereizgarria emango dio Juan Ignacio Jauregui-ri, Aiako (Gipuzkoa) Satxota Sagardotegiko sagardogileari, 20 urte daramatzalako Donostiako alde zaharrean kanta batzuk egin ostean urtero etortzen kontzertu honetara.
Kontzertua amaitzen denean bazkideen afaria egingo da La Avanzadako NH Hotelean. Afarian gutxi gorabehera 200 pertsona izatea espero dugu.
Etiquetas:
bazkideak,
conciertos,
homenajes,
kontzertuak,
socios
Suscribirse a:
Entradas (Atom)